2016/04/13

LIburu eguna 2016

Datorren apirilaren 21ean liburu eguna ospatuko dugu eskolan. Aukeratu dugun gaia "Beldurra" da. Ikasturtean zehar liburutegian gai honi buruzko liburuak eta ipuinak irakurri ditugu.
LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek munstroak asmatu dituzte eta HH5, LH1 eta LH2ko ikasleek sorginak. Lan guztiekin bideo hauek egin ditugu:


Emakumeen nazioarteko eguna

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko eguna izan zen eta horregatik, eskolan eta liburutegian, gai hau lantzeko, ipuinak kontatu eta irakurri eta gero, hormirudi hau egin genuen

Star Wars erakusketa liburutegian

Apirilaren 4tik 22arte, liburutegian, Star Wars erakusketa izango dugu. Ekintza ezberdinak antolatuko ditugu.




Zatoz ikustera eta parte hartzera!!










2016/01/28

Julio Verne

 Julio Verneri buruzko erakusketa egon da liburutegian. Oso interesgarria izan da. Film batzuk ere ikusi genituen. Adibidez: "20000 leguas de viaje submarino"



Julio Verneren liburu hauek dauzkagu liburutegian. Zatoz irakurtzera!!