2010/11/19
Maurice Sendak
Haurrei zein helduei gomendaturiko irakurketa da,
batak zein besteak irakurketa ezberdinak egiteko aukera ematen duen liburua baita.
Beldurra, ezintasuna, amorrua, bakardadea, familia… ezinhobe eta umore pittin batekin aurkezten digun liburu paregabea
Max, protagonista, asperturik ageri baita, eta abentura bati ekinen dio.
Maxek piztia-jantzia ipini eta bihurrikeriak egin zituen egunean, amak afaldu gabe bidali zuen ohera.
Maxek, gelan bakar-bakarrik dagoela, piztiak bizi diren lekura ibilaldi miragarria egin zuen.
Beldurra uxatuko du, hauen errege bihurtuko da, “baina aspertu egin zen bakardadean; maitatuko zuten lekuren batean egon nahi zuen”… eta…
Ilustrazioak testua bezain garrantzitsuak dira.
Ilustrazioekin egileak istorioari erritmo berezia emango dio;
oso dago zaindua ilustrazio bakoitzaren espazioa orrian.
Horrela, istorioaren erdigunean orrialde guzia irudiak hartzen du, letraren beharrik gabe.
Irakurketa paraleloa eskaintzen digute irudiek eta letrek.
Testuak ematen ez duen informazioa irudien bitartez jasoko dugu;
Orain, zineman, ikus daiteke
Fitxa:
IDAZLEA: Maurice Sendak
IZENBURUA: Piztiak bizi diren lekuan
ILUSTRATZAILEA: Maurice Sendak
ITZULTZAILEA: Koldo Izagirre
ARGITALETXEA, URTEA: Kalandraka, Pontevedra, 2009, 2000 (1963)
ORRIALDE KOPURUA: 40 or.
ADIN TARTEA (HELDU BATEKIN) 3urtetik aurrera
MODU AUTONOMOAN 6urtetik aurrera
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario