2014/09/30

Beste liburuak

Victor Arrizabalaga Beste liburuak erakusten dizkigu

2013/06/27

Txotxongiloak

Liburutegian egindako tailerrean elkarrizketa asko idatzi eta entzeztu  ditugu


 


2012/03/02

Papiroflexia 3. zikloan





Otsailak 23an 3. zikloko ikasleok Euskal Herriko Unibertsitatearen Ingenieritza Eskolako Jose Ignacio Royo Prieto Matematiketako irakaslearen bisita jaso genuen.



Ordu bat egon zen gurekin papiroflexia egiten. 4 figura egin genituen bakoitzak bere laguntzarekin Papiroflexia tailer bat egin eta geometriarekiko lotura ere landu genuen. Denbora oso azkar joan zitzaigun oso ondo pasatu genuelako.



Unibertsitateko irakasle batzuek matematika bultzatzeko liburutegietako bidea hartu dute. Hau dela eta, mahai jolasak, liburuak eta erakusketak ditugu liburutegian ondo pasatzeko eta ikasteko.



2010/12/07

Olentzero

Olentzerori buruzko ipuin ugari dago.

Gehienetan pertsona onaren irudia izan ohi da.

Urtea amaitzera doala eta urte berriak gauza onak ekarriko dutela adierazten du.
Horregatik, urtearen amaieran, Olentzero Euskal Herriko herri guztietara joaten da haurrei opariak eta jostailuak ematera.
Haur guztiek Olentzeroren etorrera ospatzen dute, eta abestiak abesten dituzte, maitasun, indar eta alaitaun gogoz.

Hemen dago ipuin txiki bat zure marrazkiak egiteko. Abestia hemen.

2010/11/24

Tom eta Wandi


Ikusi duzu noizbait Tom eta Wandiren abenturazko komikiak?
Liburutegian, B1 apalategian daude, eta nahi ba duzu, begiratuz gain, egin dezakezu zerbait, edo agian beste gauza bat, hemen begiratu.

2010/11/19

Maurice Sendak



Haurrei zein helduei gomendaturiko irakurketa da,
batak zein besteak irakurketa ezberdinak egiteko aukera ematen duen liburua baita.
Beldurra, ezintasuna, amorrua, bakardadea, familia… ezinhobe eta umore pittin batekin aurkezten digun liburu paregabea
Max, protagonista, asperturik ageri baita, eta abentura bati ekinen dio.
Maxek piztia-jantzia ipini eta bihurrikeriak egin zituen egunean, amak afaldu gabe bidali zuen ohera.
Maxek, gelan bakar-bakarrik dagoela, piztiak bizi diren lekura ibilaldi miragarria egin zuen.
Beldurra uxatuko du, hauen errege bihurtuko da, “baina aspertu egin zen bakardadean; maitatuko zuten lekuren batean egon nahi zuen”… eta…

Ilustrazioak testua bezain garrantzitsuak dira.
Ilustrazioekin egileak istorioari erritmo berezia emango dio;
oso dago zaindua ilustrazio bakoitzaren espazioa orrian.
Horrela, istorioaren erdigunean orrialde guzia irudiak hartzen du, letraren beharrik gabe.
Irakurketa paraleloa eskaintzen digute irudiek eta letrek.
Testuak ematen ez duen informazioa irudien bitartez jasoko dugu;
Orain, zineman, ikus daiteke

Fitxa:
IDAZLEA: Maurice Sendak
IZENBURUA: Piztiak bizi diren lekuan
ILUSTRATZAILEA: Maurice Sendak
ITZULTZAILEA: Koldo Izagirre
ARGITALETXEA, URTEA: Kalandraka, Pontevedra, 2009, 2000 (1963)
ORRIALDE KOPURUA: 40 or.
ADIN TARTEA (HELDU BATEKIN) 3urtetik aurrera
MODU AUTONOMOAN 6urtetik aurrera

2010/11/14

Ipuin Txiki bat



Nahi baduzu, hemen dago , imprimatzeko eta gero ilustratzeko

2010/11/12

Interesgarria


Txantxetan konta daiteke gauza arraroak, zenbakien istorioa adibidez, Hemen dago Power Pointeko presentazioa, ondo pasatzeko.